PRENTSA OHARRA, 2013KO ABENDUAK 30

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bere poztasuna agertzen du EPPK-Ren komunikatuagatik

 

Lehenik eta behin, EPPKren komunikatuari erantzunez, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bere poztasuna agertu nahi du EPPKk bake prozesuari bere ekarpena egiteko eztabaida amaitu duelako eta Euskal Herrian zabaldutako aro berria errotzeko zentzu positibo eta eraikitzailean egin duelako.

Komunikatuak, duela bi urte baino gehiago Aieteko Adierazpenari erantzuteko Espainiako Gobernuaren ezezko jarreraren testuinguruan, Ezker Abertzalearen bake eta demokraziarekiko konpromisoa azpimarratzen du.

Munduko hainbat lekutan dugun esperientziagatik, jakin badakigu presoak bake prozesuak errotzeko funtsezko eragile bat direla. EPPKren komunikatuak euskal presoek bake prozesua sustatzeko eta bultzatzeko duten ardura onartzen dutela eta bere jarrera horren araberakoa izango dela agertzen du. Euskal Herriko egungo egoera oso bestelakoa da duela urte batzuetakoarekin konparatuz. Hortaz, bake prozesu batean bere parte-hartzea erraztea beharrezkoa dela deritzogu. Presoak Euskal Herrira gerturatzea neurri aproposa litzateke. Halaber, espetxe politika aldatzea, humanitarioagoa eginez eta Giza Eskubideekin eta gai honen inguruko nazioarteko doktrinarekin bat etorriz, bakearen errotzea bultzatzeko ekarpen garrantzitsu bat litzateke.

Horregatik HNTk Espainiako Gobernua arduraz jokatzera eta presoen kolektiboaren komunikatuari modu egokian erantzutera animatu nahi du, bake prozesuan bere parte-hartze aktiboari bidea emanez eta bere gizarteratzea ahalbidetuz.

2013ko abenduak 30

%d bloggers like this: