Bruselako Adierazpena

Gatazken eraldaketa eta Bake Prozesuen nazioarteko liderren Adierazpena:

Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «inolako indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko.

Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko.

Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.

Su-eten horrek, Espainiako Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko.

Bruselan, 2010eko martxoaren 29an

Sinatzaileak

  • Andrea Bartoli: Washingtoneko George Mason Unibertsitateko Gatazken Azterketa eta Konponketarako Institutukoa.
  • Sheryl Brown: Washingtoneko AEBetako Bakerako Institutuko Diplomazia Birtuala arloko zuzendaria.
  • Silvia Casale: Tortura eta zigor nahiz tratu ezgizatiar edota umiliagarriak aurreikusteko Europako Komiteko presidentea.
  • Aldo Civico: Columbia Unibertsitateko Nazioarteko Gatazken Konponketarako Zentroko zuzendaria.
  • John Etchemendy: euskal jatorrikoa eta Stanfordeko Unibertsitateko errektorea.
  • Hurst Hannum: Massachusettseko Tufts Unibertsitateko irakaslea Nazioarteko Zuzenbidean.
  • Denis Haughey: John Humeren laguntzaile eta alderdikidea.
  • John Hume: Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenean parte hartu zuen eta Bakearen Nobel Sariduna.
  • William Kelly: artista eta humanista estatubatuarra.
  • Raymond Kendall: Interpoleko idazkari orokorra izan zen.
  • Frederik Willem de Klerk: Hegoafrikako presidente ohia eta Bakearen Nobel Sariduna.
  • John P. Linstroth: Osloko International Peace Research Instituteko kidea.
  • Christopher Mitchell: AEBetan gatazken ikerketen gainean irakasle emeritua.
  • Nuala O’Loan: Ipar Irlandarako lehen Polizia Ombudsmana[3] izan zen.
  • Jonathan Powell: Erresuma Batuko Lehen Ministroa Tony Blair zenean Ministroen Kontseiluko burua.
  • Albert Reynolds: Irlandako Errepublikako Taoiseach izana.
  • Mary Robinson: Irlandako Errepublikako Presidente ohia.
  • Alan Smith: Ulsterreko Unibertsitatean UNESCOren “Bakerako Heziketa” katedraduna.
  • Desmond Tutu artzapezpiku hegoafrikarra eta Bakearen Nobel Sariduna.
  • Betty Williams: Irlandan egindako lanagatik Bakearen Nobel Sariduna.
  • Silvia Casale: Torturaren Prebentziorako Europar Komisioaren presidente ohia

 

Advertisements
%d bloggers like this: