HNTaren gutuna ordezkari politiko eta sozialei

Pretorian,  2011ko martxoaren 21ean

 

Jaun/Andere estimatua:

Zuregana zuzentzen naiz Harremanetarako Nazioarteko Taldearen izenean. Beronen kideen izenak Bilbon 2011ko otsailaren 15ean eman ziren jakitera.

Jakingo duzunez, 2010 urtean zehar Euskal Herriko eragile sozial eta politiko nagusi gehienekin bildu nintzen Harremanetarako Nazioarteko Talde baten beharra eta halako talde baten mandatua, baldin eta eratuko balitz, eztabaidatzeko. Bildu nintzen eragileen ahobatezko iritzia Euskal Herrirako Harremanetarako Nazioarteko Talde bat eratu beharra zegoela izan zen, Euskal Herrian normalizazio politikoa arindu, erraztu eta ahalbidetzeko mandatuarekin.Mandatuaren baitan inplizitu dago Euskal Herrian normalizazio politikoaren benetako lorpena euskal aktore sozial eta politikoen eskuetan dagoela, behar duen bezala.

Taldeko kideok geure esker ona adierazi nahi genioke zure erakundeari Taldearen kontzeptualizazioari eta bere mandatuaren diseinuari bide eman zion kontsulta-prozesuan parte hartzeagatik.

Otsailaren 16an eginiko prentsaurrekoan, Nuala O’Loan Baroisak, taldearen izenean hitz eginez, joan zen urteko azaroaren bukaeran argitaratutako Taldearen mandatuaren giltzarrien xehetasunak azaldu zituen. Aldez aurretik, hala ere, Espainian eta Euskal Herrian indarkeriazko gatazkak sortutako biktimen eta bizirik atera direnen mina eta sufrimendua ekarri zituen gogora. Bere itxaropena zera dela adierazi zuen: bake prozesu barneratzaile berri batek, Mitchell Printzipioetan oinarritua bide soilik baketsuen atzeraezintasuna bermatuz, biktima gehiagorik egongo ez dela ziurtatuko lukeela.

O’Loan Baroisak, mandatua bilatzeko kontsultan zehar zuekin eztabaidatutakoa errepikatu zuen. Harremanetarako Nazioarteko Taldea gonbidatu gisa dago zuen herrian eta zuen esanetara dago gatazkan dauden alderdien arteko elkarrizketa aberasteko eta banakako kide zein talde osoaren esperientzia konpartitzeko, zuen eskakizun eta irizpideari soilik erantzunez. Ez gaude hemen zer egin behar duzuen esateko.

Taldearen kideak aukeratzeko orduan, bakoitzaren gaitasun eta eskarmentua arreta handiz hartu genituen kontuan, gatazken eraldaketa prozesu, bake prozesu, trantsizio-justizia eta bakea eraikitzeko gatazkaren normalizazio fasearen inguruko beharrekiko baloratuz.

Taldeko kide bakoitzaren biografia labur bana topa dezakezue gure web orrian: icgbasque.org

Gaitasun eta eskarmentu horiek Euskal Herriko jendearekin eta bere lider eta instituzioekin konpartitzeko prest dago HNT, eta hurrengo hauek hartzen ditu baitan:

  • Defentsa eta Lobbying.
  • Gatazken eraldaketan erraztaile, nazioarteko negoziazioak, gatazken konponketa eta bake prozesuetan erraztaile.
  • Nazio mailako zein nazioarteko justizia penalaren inguruko aholkularitza.
  • Trantisizio-Justizia eta Egia eta Berradisketze Prozesuen inguruko informazio eta laguntza.
  • Biktimen eskubideen, biktimentzako baliabideen eta ezarpen mekanismoen inguruko aholkularitza.
  • Espetxe-politiken berrikuspena eta gatazka ondorengo egoera bati lotutako espetxe-politiken erreforman orientazioa.
  • Giza eskubideen nazioarteko eta tokian tokiko itun eta hitzarmenen aplikazioaren inguruko orientazioa.
  • Presoak askatzeko prozesuen eta amnistiari buruzko gaien inguruko aholkularitza eta laguntza.
  • Nazioarteko zein nazio mailako polizia-politikak, gertaeren ikerketa eta ikertzeko gaitasuna.
  • Poliziaren erantzukizuna kontuak emateko orduan.
  • Su-etenaren egiaztapen prozesuetan eta, beharrezkoa balitz, dagokion erakundearen eraketan orientazioa.

HNTaren mandatua Taldearen web orrialdean ere dago argitaratuta. Berau xehetasun gehiagorekin eztabaidatuko da interesa duen ororekin beharra azalduz gero.

Momentu honetan, HNTaren iritziz, Euskal Herrian azaleratu daitekeen bake prozesuarentzako erronka larriena bake prozesuan eta instituzioetan indarkeriarik edo berau erabiltzeko mehatxurik gabeko partaidetza barneratzailea lortzea da. Helburu hau lortzeko ezinbesteko bi baldintza daude:

  1. Ezker Abertzalearen xedeak ordezkatuko dituen alderdi politiko baten legeztatzea, zeina indarkeriaren aurka dagoen eta bide soilik konstituzionalak babesten dituen, esaterako, berriki eratutako alderdia, Sortu, eta;
  2. Sinesgarritasun eta eraginkortasunez jardungo duen Su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Komisio baten eraketa.

Taldeak Espainiako Botere Judizial eta Betearazlearen eta Segurtasun Zerbitzuen papera aintzatetsi eta errespetatzen ditu bi baldintza hauek bideratzeko orduan.

Hala ere, taldearen mandatua sortzen parte hartu zuten erakunde sozial eta politikoen gehiengo handiak NHTak paper aktibo bat izateko beharra nabarmendu zuten bi lan hauetan: alde batetik, bide soilik baketsuekin konprometitutako Ezker Abertzaleko alderdi politiko baten legeztapenean eta, bestetik, su-etenaren egiaztapenean.

Hauek izango dira, beraz, taldearen arreta hartuko duten guneak datozen hilabeteotan. HNT aste honen bukaeran bilduko da berriz ere helburu hauek lortzeko egin beharreko ekarpen positiboak nolakoak izan beharko luketen eztabaidatzeko, Espainiako Gobernuaren paperaren testuinguruan.

Apirilean zehar, HNTaren kideak Euskal Herrira itzuliko dira ahalik eta erakunde gehienekin biltzeko.

Mila esker berriz ere zure konfiantza eta babesarengatik.

Adeitasunez,

 

Brian Currin

Harremanetarako Nazioarteko Taldearen izenean (Euskal Herria):

Silvia Casale

Pierre Hazan

Ray Kendall

Baronesa Nuala O´Loan

Alberto Spektorowski

 

 

Advertisements
%d bloggers like this: