Harremanetarako Nazioarteko Taldearen prentsa-oharra. Otsailak 15, asteartea, Bilbo

Harremanetarako Nazioarteko Taldearen eraketarekin jarraituz, Brian Currin hainbat alderdi politiko eta erakunderekin hartu-emanetan izan ondoren, atzo bilera egin genuen biktimei, bizirik irten direnei, sufrimenduari eta minari buruz Euskal Herrian ikasitako guztia gogoratuz. Ez gaude hemen jendeari zer egin behar duen esateko, euskal gizartean elkarrizketa aberastu baino ez dugu nahi.

Gure mandatua 2010eko azaroaren 12an egin zen publiko, eta mandatu horrekin bat eginik, prest gaude:

– Ahal duguna egitera Sortu-ren legalizazioa sustatu, erraztu eta ahalbidetzeko, Alderdi Politikoen Legean bildutakoarekin bat eginez.

– Konfiantza neurriak sortzen animatzera, hala nola

  • errealitate politiko berriaren baitan terrorismoaren aurkako legearen funtzionamendua berraztertzea, eta tolerantzia politikoan eta partaidetza demokratikoan oinarrituriko kultura sustatzea eta
  • espetxe-politika egoera politiko berri eta eraldatura egokitzea; espetxe-neurriak normalizatuz, preso dauden pertsonak beren senideengana hurbilduta eta larriki gaixo daudenak aske utzita.

Hala eskatuko balitzaiguke, alderdi politikoei animatu eta laguntzeko prest egongo ginateke elkarrizketa politikorako egutegi baten garapenean; eta elkarrizketa eta negoziazioetan laguntzera prest gongo ginateke, baldintzarik gabe eta aurreikusitako emaitzarik gabe, Mitchell printzipioen arabera, bake hitzarmen barneratzaile bat lortzeko.

Hala eskatuko bailitzaiguke, bitartekaritza erraztuko genuke blokeo egoeren aurrean.

Euskal Herrian bakea eta nomalizazio politikoa lortzen laguntzeko prest gaude: gardentasun eta inklusio politikoan oinarrituriko egoera, soilik baliabide demokratikoak erabiliko dituena, inongo indarkeriarik edo edozein jatorritako indarkeriaren mehatxuaren erabilerarik gabe.

Indarkeriaren gabezia mantentzea erabakigarria da edozein bake-prozesu arrakastatsu izateko. Ulertzen dugu egiaztapen eta monotorizazio prozesu bat beharrezkoa dela, eta orain, zein prozesu mota izan daitekeen lagungarria eta nork gidatu behar duen aztertzen ari gara.

Eskerrik asko,

Silvia Casale

Brian Currin

Pierre Hazan

Ray Kendall

Nuala O´Loan Baroisa

Alberto Spektorowski

Advertisements
%d bloggers like this: