Prentsa oharra, 2012ko maiatzak 30

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bilera erronda berri bat egin du maiatzaren 28 eta 29an zehar, 2011ko urrian Donostiako Nazioarteko Konferentzia izan zenetik, zazpi hilabete hauetan izandako gertakariak ebaluatzeko eta Aieteko Adierazpenean jasotzen den bide orriari dagokionez eman diren aurrerapausuak ebaluatzeko.

Adierazpenaren lehenengo puntuari dagokionez, ETAri “bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko” dei egiten diona, HNTk zera deritzo:

– Erantzun azkarra egon zen ETAren adierazpen publiko moduan urriaren 20an.

 – Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak indarkeriaren behin betiko amaieraren jarraitutasunaren berri eman du.

 – Eusko Jaurlaritzak baieztatu du bere esku daukan informazio guztiak ETAk ekintza terrorista oro alde batera utzi duela berresten duela.

Aieteko Adierazpenaren bigarren puntuari dagokionez, Espainiako eta Frantziako gobernuei indarkeriaren amaierari ongietorria eman eta gatazka armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko dei egiten diena:

HNTk azpimarratu nahi du elkarrizketa hauek esklusiboki indarkeriaren ondorioak eztabaidatzera bideratuta daudela, eta ez auzi politikoak eztabaidatzera. Taldeak ekintza terroristen aurrean elkarlanean aritzeko estatuen beharra onartzen du, baina armak Euskal Herriko elkarbizitzatik kanpo uzteko dagoen aukera garrantzitsua aprobetxatu beharra dago.

Beraz, HNTk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die ETArekin harremanetan jarri eta interes publikoa duen gai honi buruz aritzeko.

Adierazpenaren hirugarren puntuari dagokionez, “berradiskidetzean aurrera egiteko urrats sakonak eman daitezen” eskatzen duena, HNTk aintzat hartu du Eusko Jaurlaritzak berriki garatu duen ekimena, memoriari buruzko kongresu bat antolatuz. Urrats garrantzitsu honek jarraipena behar duela uste dugu, denon barne-hartzea sustatuz, indarkeriaren sustraiei eta iraganaren ulermenari buruzko elkarrizketa zabal batean oinarritzen den bake iraunkor baterako baldintzak sortzeko helburuarekin.

Adierazpenaren laugarren puntuan, elkarrizketa alderdi-anitza abiarazteko beharra jasotzen duena, Euskal Autonomi Erkidegoa hauteskunde aurreko kanpainan dagoela ikusten dugu. Hauteskundeen aurreko norgehiagoka politikoak aurrerapausuak eragozten dituzten oztopoak ez sortzea espero dugu. Hauteskundeen osteko denborarldia izango da aurrera egiteko momentua.

Halaber, HNTko kide bat Legebiltzarreko bake eta bizikidetzarako lan taldearekin bildu zen maiatzaren 29an eta HNTk ongietorria egiten dio eztabaidarako aukera honi. Bere lanarekin jarraitzea espero dugu, alderdi sozial eta politiko guztien parte-hartzea errazteko ahaleginduz.

HNTk bere laguntzeko konpromezua mantentzen du Aieteko Adierazpena sinatu zuten nazioarteko buruek (prozesu honen garapena interes handiz jarraitzen dutenak) ezarritako bide orrian aurrerapausuak eman daitezela ahalbidetzeko.

Urrats positiboak eman ahal izateko aktore politiko guztiak barne-hartzeko beharra azpimarratu nahi dugu. Horregatik, Sortu legeztatzeko ebazpenaren atzerapenak arduratzen gaitu.

Azkenik, presoak birgizarteratzeko plan bat ezarri izana aurrerapausu bat da. HNTk presoak birgizarteratzearen kontzeptua babesten du, europako kartzela arauen oinarrizko printzipio bat,  presoen tratamenturako Nazio Batuen Erakundeko oinarrizko arauena, bai eta Espainiako Konstituzioarena ere. Modu zabal batean onartuta dago Europar Batasuneko eremu legal komunean etxetik gertuen dauden kartzeletan egotea presoak gizarteratzeko oinarrizkoa dela. Gizarteratze plan eraginkor baterako aurretiazko baldintza bat da eta bere xehetasunak eztabaida zabal baten objektu izan beharko lirateke.

Advertisements
%d bloggers like this: