Prentsa-oharra, 2011ko irailak 22

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak Donostian eta Bilbon izan ditu bilerak

Harremanetarako Nazioarteko Taldea irailaren 21 eta 22an bildu da Donostian eta Bilbon. Helburua normalizazio politikoaren lorpena sustatu, erraztu eta adoretzeko lanarekin jarraitzea da.

HNTaren eztabaidaren zati garrantzitsu bat biktimen gaiaren inguruan izan da eta alderdi guztiek indarkeria pairatu duten biktimak aintzatetsi eta eurekin enpatia izatearen beharra berriz ere baieztatu du Taldeak, gatazka konpontzeko osoko giltzarri bezala.

HNTko kideek hurrengo gai hauek ere landu dituzte:

1. ETAren su-etena egiaztatzeko erakunde internazional bat eratzeko prozesua.

2. Indarkeria errefusatzen duten alderdi politiko guztien legeztatzea, bizitza demokratikoan baldintza beretan parte hartzeko pauso garrantzitsu bezala. Sorturen legeztatzeak normalizazio politikoan lagunduko luke, bereziki datozen hauteskundeen testuinguruan.

3. Ezker Abertzaleko buruen zigorra Bateragune auzian. HNTak berri hau etsipenez hartu du. Taldeak, prozesu judizialaren eginbeharra errespetatuz, arduraz itxoiten dio apelazio-prozesuaren garapenari.

Donostian izanik, HNTa Bakearen Etxean bildu da. Gune hau bakearen inguruko ekintzetarako pentsatuta dago eta Donostiako alkateak Taldearentzako erabilgarri utzi du, Donostiako aurreko alkateekin kontsultatu ondoren. HNTa ere alkate ohi hauekin izan da.

 

2011ko irailaren 22an

Advertisements
%d bloggers like this: