Prentsa oharra, 2011ko apirilak 4

Harremanetarako Nazioarteko Taldea bigarren aldiz bildu da 2011ko apirilaren 2an, Londresen zehazki. Hainbat gai eztabaidatu dira, hala nola, Auzitegi Gorenak martxoaren 23an hartutako erabakia eta Sorturen erregistroaren auziaren inguruan agertutako aurkako boto interesgarria ekarri ziren mahaigainera. Printzipio bezala, indarkeriaren aurka dagoen alderdi politiko orok bizitza politiko demokratikoan parte hartzeko gai izan beharko lukeela uste du HNT-ak.

Taldeak su-etenaren egiaztapenaren auziak dauzkan garrantzia eta konplexutasuna ulertzen ditu. Estortsioa («iraultza zerga» deiturikoa), jakinarazi den bezala,  guztiz gelditu den egiaztatzeko prozesu bat gauzatzen ari da HNT-a. Taldea mailaz mailako gerturatze bat egiten ari da su-eten orokorraren beste aspektu batzuk egiaztatzeko erabili zitezkeen modalitate ezberdinak aztertzeko.

Euskal Herrian berradiskidetze prozesu arrakastatsu bat lortzeko helburua gogoan izanda, Taldeak alderdi politiko guztiei (Sortu barne) indarkeriaren biktimek pairatutako sufrimendua aintzatetsi eta beronekin enpatizatzeko gomendioa egin nahiko lieke.

 

Advertisements
%d bloggers like this: