Prentsa-oharra, 2011ko abenduak 13

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (Euskal Herria) beste bilera bat egin zuen iragan astean, abenduaren 6an, Londresen. Euskal Herrian gatazkaren konponbidea bultzatu, erraztu eta arintzeko betekizunarekin jarraitzea zen bileraren helburua.

Urriaren 17an Aieten egindako Euskal Herrian gatazkaren konponbidea bultzatzeko Nazioarteko Konferentziaz geroztik jasotako gertakariak ebaluatu zituzten HNTko kideek, kontuan hartuz:

  • bere jardun armatuaren behin betiko etetea jakinarazten duen ETAren adierazpena, konferentziatik egun gutxira jakitera emana;
  • espainiar gobernuak eta frantziarrak ez diotela erantzun positiborik eman ETAren adierazpenari eta soilik indarkeriaren ondorioak lantzeko elkarrizketak ez direla gauzatu;
  • elkarrizketa hauen asmoa ez dela negoziazio politikoak jorratzea;
  • Mariano Raxoiren aintzatespena ETAren ebazpena “pauso garrantzitsua” dela esanez;
  • Europar Batzordeko Presidentearen adierazpena ETAren ebazpena goraipatuz “benetazko une historiko bat” bezala;
  • berriki izandako hauteskundeek agerian utzitakoa: soilik prozesu demokratikoek funtzionatzen dute;
  • nazioarteko buruzagien konpromisoa, Aieteko Konferentziako Nazioarteko Ebazpenean adierazi bezala, aholku hauei segimendua egiteko batzorde bat eratzeko;

HNTren iritzian, eutsi behar zaio nazioarteko konferentzian zehar eta justu berehala lortutako bultzadari. Horrenbestez, nazioarteko buruzagiekin lankidetzan jardutea erabaki zuen Taldeak, Ebazpenean jasotzen diren aholkuei segimendua egiteko batzorde bat eratzeko pausoak finkatzea xede.

Egoeraren eboluzioa behatzen jarraituko du HNTk eta iritzi publikoaren konfidantza sustatzeko neurriak sostengatu eta bultzatzeko prest dago, gizarte zibilarekin eta alderdi politiko guztien artean gauzatu beharreko elkarrizketa barne. Ildo beretik, iraganari heldu eta iragana aintzatesteak biktimen ikuspegien ulermenaren bidez kezka nagusia izaten jarraitzen du. Egungo egoera gizatiartzeko ekimenak sostengatzen eta errazten ahaleginduko da HNT, bai eta ibilbide orri bat sostengatzen eta errazten ere Euskal Herriko gatazkan zerikusia duten pertsonek haien arteko desadostasunak konpon ditzaten.

Harremanetarako Nazioarteko Taldea Euskal Herrirako


2011ko abenduak 13

Advertisements
%d bloggers like this: