Prentsa oharra, 2011ko maiatzak 4

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) hainbat enpresa-elkarte kontsultatu ditu Euskal Herrian eta, halaber, kontuan hartu ditu “iraultza zerga” deitutakoaren etetea baieztatuz ETAk empresa buruei bidalitako gutunak bere su-etenaren parte bezala. Estortsio ekintza hau erabat eten dela da atera dugun ondorioa. Gure iritzian, aurrerapauso garrantzitsua da Euskal Herrian normalizazio soziala eta politikoa lortzeko bidean eta balorazio ona behar du guztion aldetik. HNTk, haatik, ETAk iragarritako su-etenari buruzko informazioa egiaztatzen jarraituko du.

Atsekabez eta kezkatuta, datozen Tokiko Hauteskundeetan Bilduren parte-hartzea debekatu duen Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan dugu ere bai, bereziki auzitegi berak alderdi politiko bezala jarduteko Sorturen izen-ematea debekatzea erabaki ondotik. Normalizazio politikoa bakarrik errealitate bilakatuko da soilik indarkeria ezaren aldeko baliabideekin konpromisoa agertu duten alderdi politiko guztiek prozesu demokratikoetan eta erakundeetan parte-hartzeko aukera dutenean. Atsekabetuta bada ere, Auzitegiaren erabakia errespetatzen dugu. Haatik, beste behin gutxiengoak emandako boto partikularrak animatuta gaude eta gertaerak aztertu eta legea erabiltzeko orduan Auzitegi Konstituzionalak Euskal Herrian normalizazio politikoari ekarpena egingo dion erabaki bat hartzea desio dugu bene-benetan.

Advertisements
%d bloggers like this: