Prentsa oharra, 2012ko abuztuak 15

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak aintzat hartu du gaixotasun larria duen Iosu Uribetxeberria presoaren egoera. Giza Eskubideak, Europako espetxe-arauak eta presoen traturako NBEaren gutxieneko gomendioak, denak Espainiako legerian jasoak, egoera hau konpontzeko gida izan behar direla iritzi dugu.

Espainiako Gobernuak aukera ona duela deritzogu bere konpromisoa azaltzeko Euskal Herrian irekitako egoera berriarekin, non pertsona guztien giza-duintasunaren errespeturako baldintzak sortzea beharrezkoa den.

Azkenik, uste dugu Iosu Uribetxeberriaren askatasuna arrazoi soilik humanitarioetan, eta ez politikoetan, oinarrituta egongo litzatekeenez, ez dagoela justifikaziorik bere askapena ez agintzeko.

Harremanetarako Nazioarteko Taldea

2012ko abuztuak 15

Advertisements
%d bloggers like this: