Harremanetarako Nazioarteko Taldearen historia

2010eko martxoan, azken urteotan Euskal Herriko gatazkarentzako konpobide adostu eta demokratiko baten bilaketa errazten ibili den Brian Currin abokatu hegoafrikarrak Bruselako Adierazpena deiturikoa bultzatu zuen. Bertan, ezker abertzaleak bere helburu politikoak bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko hartu zuen konpromiso publikoa goraipatzeaz gain, ETAri su-eten iraunkor eta egiaztagarria eskatzen zitzaion, Gobernuak behar bezala erantzungo lukeena. Adierazpena bake prozesuetan eta gatazken konponketan aditu diren 21 nazioarteko liderrek sinatu zuten, tartean hainbat nobel saridun zirela.

Aipatutako adierazpenak izan zuen eragina zela medio bake prozesu posible baten atea erakusten zuen erreferente internazional bezala eta erreakzio ezberdinak jakin ondoren (ETAk adierazpen batean baieztatu zuen prest zegoela «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak elkarrekin aztertzeko, ETAk hartu beharreko konpromisoak barne»), Brian Currinek Adierazpenaren sinatzaileetatik nazioarteko adituen talde txiki bat osatzeko beharra ikusi zuen. Proposamena eragile poltiko eta sozialekin kontsultatu zen.

Identifikatutako beharra zabalki konpartitua zela egiaztatu ondoren, taldea osatuko zuten kideak aukeratzeko kontaktu prozesua hasi zen, bake prozesuetan, gatazken eraldaketan, justizia trantsizionalean edo gatazken ondorengo normalizazioan esperientzia baloratuz, besteak beste.

Hala, Harremanetarako Nazioarteko Taldea 2010eko azaroaren 12an eman zen argitara, Brian Currinek Euskal Herriko eta Espainiako eragile politiko eta sozialekin aurrera eramandako kontsulta prozesuaren emaitza bezala. Kontsulta prozesu horren bidez, taldeak izan beharko lukeen mandatua eztabaidatu zen eta prentsaurrekoan aurkeztu zen. Taldearen helburu nagusia <<Euskal Herrian normalizazio politikoa arindu, erraztu eta ahalbidetzea>> izango zela eman zuten aditzera, betiere Taldearen lana ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria deklaratzen zuen momentuan soilik hasiko zela argi utziz.

Eskatutako su-etena gertatu ondoren, 2011ko otsailaren 15ean Harremanetarako Nazioarteko Taldearen kideak aurkeztu ziren (Silvia Casale, Brian Currin, Pierre Hazan, Ray Kendall, Nuala O´Loan y Alberto Spektorowski), hurrengo hilabeteetako jardueraren arreta hartuko zuten lan-ildoekin batera.

Orduz geroztik hainbat alditan izan dira Euskal Herrian alderdi politiko, eragile sozial eta sindikatuen ordezkaritza zabal batekin biltzeko, lehentasunezko helburu bezala Ezker Abertzalearen xedeak ordezkatuko dituen alderdi politiko baten legeztatzea eta ETAren su-etenaren egiaztapena izanik. Beren betekizuna, beti esan izan duten bezala, euskal indar politiko eta sozialen zerbitzura egotea da, Taldearen gaitasun eta esperientzia eskainiz hala eskatzen duen orori.

Advertisements
%d bloggers like this: