Brian Currin

Brian Currin (1950eko  irailaren 20an jaioa) Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen eraketan parte hartu zuen abokatu bat da.

1977tik 1987ra abokatu lanean jardun zuen Pretorian, batez ere lan-zuzenbidearen eremuan nahiz eskubide zibil eta giza eskubideenean, eta gaur egun bitartekaritzan eta eraldaketa instituzionalean ari da lanean.

1994an, Espetxeratuentzako Entzutegi Batzorde baten ardura hartzeko eskatu zion Nelson Mandela Hegoafrikako presidenteak eta ondoren Bakearen eta Berradiskidetzearen Komisioaren sorreran lan egiteko eskatu zion.

En 1987an, Giza Eskubideentzako Abokatuen Zuzendaritza Nazionala sortu zuen eta erakunde horren zuzendaritzan jardun zen zortzi urtez..

Sri Lanka, Ruanda eta Ekialde Hurbilean lan egin du eraldaketa instituzionalaren alorrean. Terrorismoarekin lotutako delituak egin dituzten presoak aurretik aske uzteari buruzko erabakiak hartzen dituen Ipar Irlandan Sententzien Berrikuspenen Batzordeko buruetako bat da gaur egun Brian Currin jauna.

Azken urteetan, Euskal Herriko gatazkaren konponbide negoziatu eta demokratiko baten bilaketan parte hartzen ari diren nazioarteko erraztaileen taldean dabil jardunean.



Advertisements
%d bloggers like this: