Nuala O’Loan

Nuala O'Loan

Nuala O’Loan Baroisa Britainiako Lorden Ganberako kide da. Gatazken konponketarako  Irlandako enbaxadore da, Ekialdeko Timorrerako arduradun berezi izendatu zuen eta baita Nazio Batuen 1325 Ebazpeneko (Emakumeak, Bakea eta Segurtasuna) partaide ere. Euskal Herrirako Elkarrizketa eta Bakearen aldeko Nazioarteko Taldearen kide izan zen. Ikerketa formal bat zuzendu zuen Giza Eskubideen inguruan Ingalaterra eta Galesen Erresuma Batuko Berdintasun eta Giza Eskubideen Komisiorako 2009an, eta azterketa bat egin zuen 2010ean britaniar Barne Ministeriorako UKBAko langileen aurkako gehiegikerien salaketen inguruan. 2000. urtetik 2007ko azarora arte Ipar Irlandako Police Ombudsman (Polizia gaietarako ararteko edo “herriaren defendatzailea”) izan zen, poliziaren jokaera penal eta ez penal desegokien salaketa guztiak eta poliziaren irregulartasunak baitan hartzen dituzten kexak ikertzeko ardurarekin, Nuala O’Loan Baroisa abokatua da eta Zuzenbide Europearreko Jean Monnet Katedra egin zuen Ulster-eko Unibertsitatean.

Ipar Irlandako elektrizitate kontsumitzaileen Batzordeko Presidente, Arraza-Berdintasunaren Ikerketa Batzordearen kide (Ingalaterra eta Galeseko poliziaren baitako arrazakeria landuz); Ipar Irlandako Poliziaren Autoritateko kide; Zerbitzu Sozialak eta Osasunaren Iparraldeko Erakundearen kide; Ipar Irlandako Kontsumitzaileen Batzorde Orokorreko kide; Europear Komisioko Kontsumitzaleen Batzorde Aholkulariko Aditu Legala. Zazpi urtetan zehar, O’Loan Baroisa babes-bisitaria izan zen komisarietan.

70 artikulu baino gehiago eta beste hainbat argitalpen atera ditu, eta poliziaren kontu-emate eta zaintzaren ardura duten gobernu-agentzien aholkulari izan da Indian, Brasilen, Indonesian, Hegoafrikan, Malasian, EEBBetan, Kanadan, Finlandian, Holandan, Mazedonian, Errumanian, Irlandako Errepublikan, Portugalen eta Erresuma Batu osoan. Ulster-ko Unibertsitateko, Irlandako Maynooth Unibertsitateko, Goi mailako Hezkuntza teknikoko Irlandako Batzordeko eta Belfasteko Queen Unibertsitateko Ohorezko Zuzenbide Doktore tituluak jaso ditu.

 

Advertisements
%d bloggers like this: