Pierre Hazan

Pierre Hazan  kolaboratzaile nagusi  izan zen AEBetako Bake Institutuan (Washington DC, 2006) eta Zuzenbide Fakultateko kide Harvard-en (2005-2006). Egun Genoako Unibertsitatean justizia trantsizionalaren alorreko irakasle da.

Bestalde, memoriaren politiken inguruko ikerketa baten buru da eta Nazio Batuentzako aholkulari bezala jarduten du. Horren aurretik, Pierre Hazan kazetaria zen eta hainbat gatazken inguruko informazioa jorratu zuen, hala nola, Jugoslavia ohia, Ekialde Hurbila eta beste hainbat.

Genoako Giza Eskubideen Nazioarteko Zinemaldiko (FIFDH) kide sortzaileetako bat ere da eta Judging History, Behind Peace and Reconciliation (Stanford University Press, 2011) liburua argitaratu zuen. Pierre Hazan suitzarra da, ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu.

Advertisements
%d bloggers like this: