Mandatua

Bruselako Adierazpenaren bultzatzaile Brian Currin Euskal Herriko eragile politiko gehienen artean galdeketak egiten saiatu da Harremanetarako Nazioarteko Taldearen (NHT) eginkizuna zehaztea xede. Arrakasta izan du, eragile gehienekin hartu-eman eraikitzaileak izan ditu. Harreman horien ondorioz, honako eginkizun nagusia zehaztu da HNTrentzat:

Euskal Herrian normalizazio politikoa arindu, erraztu eta ahalbidetzea

HNTrentzat normalizazio politikoak honako ezaugarriak izan beharko lituzke: eszenatoki politiko barneratzaile eta garden bat, soilik baliabide demokratikoetan oinarritua eta indarkeriarik edo edozein jatorritako indarkeria-mehatxuarik gabe. Eredu horrek bere baitan hartuko luke gehiengo zabalak hitzarturiko marku juridiko eta politikoa, zeinetan bermatuta egongo litzatekeen proiektu demokratiko guztiak defenditu eta gauzatu ahal izateko beharrezkoa den eszenatoki egonkor bat.

Hori guztia, euskal gizartearen borondate demokratikoarekiko, aniztasun politikoarekiko, printzipio demokratikoekiko eta indarrean diren prozedura eta arauekiko errespetu printzipio batetik abiatuta.

Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek argi eta garbi zuzendu dute Adierazpen horrek ordezkatzen duen nazioarteko komunitatearen eskaera.

Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek eskatu bezala, ETAk aldebakarreko su-eten iraunkor eta egiaztagarria iragartzen duenean, HNTk bere lanari ekingo dio.

Aurreko guztiaren arabera, HNTren eginkizun zehatza hau izango da:

–          Ezker Abertzalearen legalizazioa bultzatu, erraztu eta ahalbidetzea;

–          Konfiantza eragiten duten neurriak bultzatzea, hala nola:

  • bere jarduera politikoa murrizten dituen neurri bereziak gainditzea eta
  • espetxe-politika egungo politika eraldatu eta berrira egokitzea;

–          Alderdiak animatu eta zerbitzatu, hala eskatzen den neurrian, elkarrizketa politikorako egutegi bat prestatuz eta garatuz;

–          Indar politikoek eskatzen duten neurrian, elkarrizketa eta negoziazio alderdianitza bultzatu, erraztu eta ahalbidetzea, inongo baldintzarik gabe eta emaitza aurretik zehaztu gabe, Mitchell Printzipioen menpe. Gatazka politikoa gainditzeko akordio barneratzaile bat lortzea litzateke elkarrizketa eta negoziazio alderdianitzaren helburua;

–          Aldeek eskatuta, bitartekari jardutea blokeoa gertatuz gero;

–          Bake-prozesu arrakastatsu bat egiazki posible dela helaraztea gizarteari, hori sinesteko konfiantza sortzea.

 

Advertisements
%d bloggers like this: